2024-04-25
Errepresioaren aurrean tinko

Urriko balantze errepresiboa

2022/10/01 Vox alderdi faxistak salaketa jartzen du Espainiako Audientzia Nazionalean, Altsasun ospatutako Ospa Egunaren kontra.

2022/10/03 Espainako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan dute Mikel Albisu eta Jokin Sagarzazu preso ohiek ETAk 2002an egindako ekintza baten harira.

2022/10/05 Gazte bat atxilotua Ipar Euskal Herrian, agentzia inmobiliarioen kontrako pintaketengatik.

2022/10/11 Polizia Frantsesak Patxiku Gimon preso  ohia atxilotzen du.

2022/10/19 Lau gazte epaituak Iruñean, Pablo Haselen atxiloketa salatzeko protesten harira.

2022/10/20 Espainiako Polizia Nazionalak 2 pertsona atxilotzen ditu Iruñean “gorroto” delitua leporatuta.

2022/10/20 Espainiako Polizia Nazionalak Indar Gorriko 4 kide atxilotzen ditu.

2022/10/20 Ertzaintza bortizki oldartu zaie metalgintzako grebalariei Ortuellan.

2022/10/21 Ertzaintza Donostiko Usandizaga institutuan sartu eta 3 gazte identifikatu ditu.

2022/10/24 Laudioko gaztetxearen desalojoaren protesten harira 4.000 euroko isunak heldu dira dagoeneko.

2022/10/31 Marixol Iparragirre presoari 425 urteko espetxe zigor berria ezarri dio Espainiako Audientzia Nazionalak. 2022/10/31 Deklaratzera deitu dituzte Portu Zaharreko jaietan ziztada jaso zuen neska lagundu zuten Algortako Mugimendu feministako 2 kide.