2024-11-26

URRIKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/10/01 Zazpi pertsona atxilotuak izan ziren eta Hendaiako komisaldegian deklaratu behar izan zuten “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta.

2024/10/02 Frantziako poliziak bi pertsona atxilotu zituen Marieniako lurren defendatzaileek Kanboko herriko kontseiluan apirilean egindako protestaldiari lotua.

2024/10/03 Errealaren partidu bat zela eta, segurtasunaren aitzakiarekin, Ertzaintzak Donostiko Alde Zaharra okupatu zuen eta arbitrarioki jendea gelditzen eta miatzen ibili zen.

2024/10/05 Ipar Euskal Herritik Palestinaren aldeko manifestaziora zihoazten pertsonek poliziaren kontrol, miaketa eta identifikazioak jasan behar izan zituzten.

2024/10/09 Donostiko Udaltzaingoak ere taser pistolak izango ditu.

2024/10/12 Ertzaintza gogor oldartu zen Eliptika plazan batu ziren faxistei aurre egitera hurbildutako jendearen aurka. Hainbat pertsona identifikatu zituzten eta pertsona bat atxilotuta eraman zuten.

2024/10/12 Gasteizko erdigunean ospatu zuen Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna.

2024/10/15 Hainbat protesta ekintzari loturik, bost pertsona epaitu zituzten Baionan. Espetxe-zigorra eta isunak eskatzen dizkiete eta urtarrilean ezagutuko da epaia.

2024/10/17 Israelgo Estatuaren izaera terrorista salatzeko Espainako Gobernuaren delegaritzan  Iruña eta Bilbon egindako protestetan jendearen kontra kargatu zuten Ertzaintzak eta Espainako Poliziak, eta bi pertsona atxilotu zituzten Bilbon.

2024/10/21 Urte bat eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete bi pertsonari Iruñan Vox alderdi faxistako militante baten probokazioei erantzuteagatik.

2024/10/23 Lau ikaslek deklaratu behar izan dute Bilbon, enpresek hezkuntza publikoan duten esku-hartzea salatzea leporatuta.

2024/10/23 Donostiako Egia auzoan egiten diren Kaleko Afari Solidarioak debekatzea erabaki zuen hiriburuko Udalak.

2024/10/24 Azpeitian Vox alderdi faxistaren kontra mobilizatu ziren 20 pertsona deklaratzera deitu dituzte.

2024/10/28 Espainako Auzitegi Nazionalak 26 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Ainhoa Garcia euskal preso politikoari akordio batera helduta.

2024/10/29 Indar Gorri taldeko 5 lagun epaitu zituzten Iruñan “Espainaren kontrako hertsatze-delitu” bat egotzita. Bakoitzari 3 urteko espetxe-zigorra eskatu zien fiskalak.

2024/10/30 Hendaiako eta Donibane Lohitzuneko udaltzainak armatuko dituzte.

2024/10/31 Sestaoko Txirbilenea kulturgunea 6 egunetan desalojatzeko agindua eman zuen Udalak. Kulturgunea itxi zuten Emakume Migratu Feministako kideak kalean utziz.