
2025/11/03 Atzerapenezko isuna ezarri diote irailaren10eko blokatzeetan parte hartu zuen gazte bati, 1.500 euroko isuna ezarri zioten besteak beste, zirkulazioa trabatzeagatik eta aurpegia estaltzeagatik.
2025/11/06 Ainhoa Mugika preso donostiarra epaitua izan zen Espainako Auzitegi Nazionalean.
2025/11/07 Ertzainak Voxen kontra agertu ziren herritarrei oldartu zitzaizkien Lasarte-Orian, zauritu bat izan zen gutxienez.
2025/11/08 Bilboko Errekalde auzoan, “Puxka” espazio okupatua hustu zuen Ertzaintzak.
2025/11/13 Basaurin burututako etxegabetze batean Ertzaintza oldartu egin zitzaien bertaratutakoei, eta bizilagunekin batera zeuden lagunak identifikatu zituen.
2025/11/18 Joko areto baten aukako kintza desberdinetan parte hartzeagatik, 32 urteko espetxe-zigorra eta 112.400 euroko isuna eskatzen dute Sopelako lau lagunentzat.
2025/11/21 Espainako Poliziak lau lagun atxilotu zituen, Vito Quiles ekintzaile faxistak Nafarroako Unibertsitatean deitutako elkarretaratzearen kontrako protestetan parte hartzeagatik.
2025/11/21 Gogor oldartu zen Ertzaintza Erandion etxegabetze hirukoitza saihesten ari ziren lagunen kontra.
2025/11/24 Espainako Poliziak Barricada taldearen “No hay tregua” abestia jotzea debekatu zuen Sadar futbol zelaian.
2025/11/28 Ertzaintzaren kargak izan ziren Donostiko Intxaurrondo auzoan, Vox alderdi faxistaren kontra protestatzen zutenen aurka.
2025/11/28 Ertzaintzaren kargak izan ziren Gernikan, Espainako eta Alemaniako ordezkari politikoen bisitan.
