2026-01-30

ABENDUKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2025/12/02 Hirugarren emakume batek salatu zuen Ertzaintzak PSGren partida atarian zauritu zuela.

2025/12/05 Josu Urrutikoetxea aurkitu, atxilotu eta preso sartzeko eskatu zion Espainak Frantziako Fiskaltzari.

2025/12/09 Donostiako Guardetxearen egoera salatzeko protesta egin zuten sei gaztek epailearen aurrean deklaratu behar izan zuten.

2025/12/09 Arreta mediko falta eta gaixorik zegoen emakume preso baten heriotza salatzeko, astebeteko gose greba hasi zuen Patxi Ruiz euskal preso politikoak.

2025/12/10 Ertzaintzak hainbat ekintzaile identifikatu zituen Zornotzako CAF enpresan Israelekin duen konplizidadearen kontrako protestan.

2025/12/15 Tolosako epaitegiak berriz artxibatu du Ertzaintzak inauterietan zauritutako gazteetako baten auzia. Operazioa “beharrezkotzat eta neurrizkotzat” jo du epaileak.

2025/12/15 Azpeitian Errepresioaren aurkako plataforma sortu dute. Muntaia polizial bat eta Voxen aurkako protesta baten ondorioz, 43 azpeitiar daude ikerketapean.

2025/12/17 Sanferminetan jasandako errepresioa salatu zuten Iruñerriko hainbat kolektibok. Lan politikoari lotuta 2 atxilotu, 50 identifikatu eta 8.000 euroko isunak izan ziren sanferminetan.

2025/12/19 Palestinaren alde Zinemaldian izandako protesta bati lotuta, bost pertsonak deklaratu behar izan zuten.

2025/12/27 Aske antolakundeak martxa antolatu zuen Zaballako kartzelara. Antolakundeak salatu zuenaren arabera kontrol zorrotzak Jasan zituzten eta banan-banan miatu zituzten martxara zihoazen guztiak.