2024-04-25
Errepresioaren aurrean tinko

Azaroko balantze errepresiboa

2022/11/02 Deklaratzeari ekin diote martxoaren 24ko ikasle greban Gasteizen atxilotutako gazteek.

2022/11/02 Ertzaintzaren bortizkeriak hainbat zauritu eta atxiloketa bat eragiten du Bizkaiko Metalgintzako greban.

2022/11/02 Ertzaintzak herritarren kontra jo du borrekin Gros auzoko etxe bat hutsaraztera joan denean.

2022/11/03 Algortako Mugimendu Feministako bi kide deklaratzera deituak Getxoko Epaitegian. Ertzaintzak desobedientzia delitu larria egotzi die.

2022/11/11 Urola Kostako Kontseilu Sozialistak poliziaren jazarpena salatzen du.

2022/11/18 Bi egunetan 15 pertsona deituak izan dira Espainako Auzitegi Nazionalean, Ibai Aginaga preso politikoari egindako ongi etorriaren harira.

2022/11/19 Lannemezan espetxera zihoan senideak kotxe istripua pairatzen du.

2022/11/21 Espainako Gobernuak, Guardia Zibilaren bitartez debekatu egin die Baztango 14 udalerriei herri galdeketarik egitea.

2022/11/24 Pablo Gonzalez kazetariari hirugarren aldiz luzatu diote behin-behineko espetxealdia.

2022/11/28 Bilboko Udaltzaingoak etxe kaleratze bortitza gauzatu izana salatu du AZET Etxebizitza Sindikatuak.

2022/11/30 Ertzaintza metalgintzako grebalarien kontra bortizki oldartu da eta hainbat zauritu eragin. Gutxienez lau ospitalean artatu behar izan dituzte.

2022/11/30 Lau pertsona epaituak Gasteizen 2020ko urtarrileko greba orokorraren harira. Epaiketa muntaia poliziala dela salatu dute.