
2026/02/01 Deklaratzen hasi ziren Azpeitiko Gaztetxearen urteurrenaren harira auzipetutakoak.
2026/02/01 Yakovlev 42 musika taldearen aurkako auzia artxibatu zuten.
2026/02/04 Gasteizen, esku-hartze sozialeko langileen aurka kargatu zuen Ertzaintzak.
2026/02/04 Justizia Aranarentzat plataformak bideo bat aurkeztu zuen. Iker Arana ertzain baten tiro batengatik galdu zuela barrabila erakusten zuen.
2026/02/05 Espainako Auzitegi Gorenak berretsi zituen 2019an Bilbon Voxen mitin baten aurkako protestetan parte hartu zuten hamabi pertsonari ezarritako espetxe zigorrak.
2026/02/05 Bi lagun atxilotu zituzten Iruñean Vito Quiles faxistaren aurkako protesten harira.
2026/02/06 Beste behin ere Bilboko udaltzainak manteroak erasotu zituzten.
2026/02/06 EHE antolakundeko lau kide kanporatu zituzten Baionako epaitegitik, euskaraz deklaratzen saiatzeagatik. Hiru kideri 500 euroko isuna jarri zien eta besteari 1.500 euroko isuna eta bi urteko eskubide zibikoen debekua jarri zion epaileak.
2026/02/09 Preso bat hilik agertu zen Zaballako espetxean.
2026/02/10 Berriozarren familia bat etxegabetu zuen bortizki Foruzaingoak.
2026/02/12 Barakaldoko udaltzain bat auzipetu zuten, 2024an kale-egoeran zeuden bi pertsona tiroz zauritzeagatik.
2026/02/13 Josu Urrutikoetxea preso ohiak mehatxuak jaso ditu bere etxean.
2026/02/15 Jakinarazi zuten preso politiko ohi bati ongietorria egiteagatik auzipetutako 16 pertsonak ekainaren 8tik 26ra epaituko dituztela Espainiako Audientzia Nazionalean.
2026/02/16 Hiru ertzain ikerketapean Bilbon Etxarri Gaztetxearen desalojoan bi gazte jipoitzeagatik.
2026/02/17 Korrikan migranteei muga pasatzen laguntzea leporatzen zieten militanteak errugabetzat jo zituen Baionako auzitegiak.
2026/02/18 Hazparneko Ihauterietan erretako panpina batek RNko Jordan Bardella irudikatzen zuelakoan ikerketa abiatu du Baionako prokuradoreak.
2026/02/19 Ernai gazte antolakundeak salatu zuenez Mozal legea aplikatuta ia 300.000 euroko isunak ezarri dizkiete.
2026/02/20 Arantza Zulueta eta Jon Enparantza Martuteneko kartzelan aurkeztu zuten euren burua zigorra betetzen amaitzeko.
2026/02/20 Urriaren 4an Palestinarekin Elkartasunak antolatutako manifestazio nazionalerako baimena eskatu zuen kidea auziperatu zuten, Starbucks bati kalteak eragitea leporatuta.
2026/02/22 Bi atxilotu eta 30 zauritu baino gehiago espainako Polizia Nazionalak Sadar futbol zelaian egindako oodartzearen ondorioz.
2026/02/24 Ertzaintzak bi gizon eta emakume bat kolpatu zituen Sestaon, eta hirurak atxilotu. Ertzainek jotako kolpeen ondorioz barrabileko ebakuntza egin behar izan zioten haietako bati.
2026/02/24 Migratzaile bat jipoitu zuen Donostiako udaltzainari kargu igoera eman zioten.
2026/02/25 Errekaldeko Gaztetxe berria legez kanpo hustu zuen Ertzaintzak.
