2024-04-20

Apirileko errepresioaren balantzea

2023/04/09 Jardunek antolatutako Aberri Egunera zihoazen autobusak gelditu ditu Guardia Zibilak Nafarroan, eta bertan bidaiatzen zuen jendea identifikatu eta miatu du.

2023/04/10 Urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri die Audientzia Nazionalak Iñigo Gulina eta Mikel Barriosi.

2023/04/13 Mikel Zabalzaren senideak eta hainbat eragilek, Zabalzari egindako torturen kasuarekin lotura duen Arturo Espeje guardia zibila mailaz igo izana salatzeko prentsaurrekoa egin dute.

2023/04/15 Bilbon ospatutako derbian hainbat zaletuk jazarpena eta miaketak pairatu zituzten Ertzaintzaren eskutik.

2023/04/19 Gazte bat epaitu dute Zestoako Gaztetxe berriaren birjabetzearen harira.

2023/04/20 Garikoitz Etxeberria euskal preso politikoak gose greba hasten  du, bost eguneko itxialdia daramanean bere oinarrizko eskubide alde borrokan.

2023/04/24 Zazpi euskal preso politiko batzen dira Garikoitz Etxeberria burutzen ari den borrokara.

2023/04/29 Gasteizko Udaltzaingoak soinu teknikari bat atxilotu du Gaztetxearen urteurreneko jaialdian.