
2026/03/03 Donostiko Guardetxearen alde protesta egin zuten gazteei 32.000 euroko isunak ezarri dizkiete.
2026/03/05 Iruñeko lau lagun salatu ditu Starbucksek, Palestinaren aldeko protestak direla-eta.
2026/03/05 Iruñeko Alde Zaharreko gazte bat atxilotu dute joan den inauterietako gertakarien harira. AZ Sare Komunitarioak salatu duenez kalejiran gazteen aurkako poliziaren jazarpena pairatu zuten.
2026/03/06 U14ko militante bati lan debekua ezarri zaio, poliziek enplegatzailea deitu ostean. Horretaz gain jarraipenak, telefono deiak, komisaldegietara deklarazioak etab jasotzen ari dira ere.
2026/03/09 Iruñeako espetxean 80 urteko preso bat hilik agertu da.
2026/03/11 Bederatzi laguni 180 eta 540 euro bitarteko isunak jarri dizkiete Beasaingo txosnetatik bi polizia kanporatzea egotzita.
2026/03/11 Vox alderdi faxistak Trebiñura egindako agerraldiaren aurrean egindako protestagatik 22 pertsona identifikatuak izan dira.
2026/03/11 Lizarraldea BHIko zuzendaritzak 21 ikasleren aurkako parte “larria” ireki du ikasle grebagatik, eta kanporatuak izan dira.
2026/03/12 Aritz Ibarrak epailearen aurrean deklaratu du urriaren 12ko istiluen harira. Akusatu gisa deklaratu du, baina baita Ertzaintzak botatako foam jaurtigai baten biktima bezala ere.
2026/03/16 Vox alderdi faxistaren aurka protesta egiteagatik 16 pertsona deitu dituzte deklaratzera. Guztira 25 pertsona seinalatu dituzte prozesu judizialean.
2026/03/17 Gutxienez 3 atxilotu eta 165 pertsona identifikatuta greba egunean.
2026/03/19 Sadar futbol zelaiko karga bortitzen ostean, Espainako poliziak lau zale atxilotu ditu.
2026/03/24 Amaia Zabarte, Anoeta futbol zelai inguruan Ertzaintzak zauritutako emakumearen kasua itxi du epaileak.
2026/03/25 Baionako espetxean hilik agertu da preso bat.
2026/03/25 Kale-egoeran dauden pertsonak jazartzen ari dira polizia-indarrak Zaratamo eta Galdakaon.
2026/03/27 Burlatan etxegabetze bati aurre egiteagatik 12.400 euroko isunak eta 3 auzipetu.
2026/03/30 Urtarrilaren 31n GKS antolakundeak egindako mobilizaziora deia egiteagatik, 15.000 euroko isunak eta 75 identifikazio Iruñan.
2026/03/31 Vox alderdi faxistak korrika salatu du terrorismoa goratzea egotzita, presoen argazkiak agertzeagatik.
2026/03/31 Puxka espazio askea hustu dute Bilboko Errekalde auzoan.
