2026-09-14

ABUZTUKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2026/08/04 Beste preso bat hil zen Zaballa espetxeko erizaindegian.

2026/08/07 KASek (Kaleko Afari Solidarioak) gose direnei ogitartekoak emateagatik jazarpen poliziala pairatzen ari direla salatu zuen.

2026/08/12 Sei lagun atxilotu zituzten Gasteizen Euskal Selekzioaren aldeko protesta batean harira.

2026/08/22 Donostiako Harrera Sareak salatu zuen etxegabeei janaria emateagatik lau lagun identifikatu zituela poliziak.

2026/08/23 Bilboko GKSk salatu zuen, Aste Nagusiaren atarian, 8 pertsona identifikatu  eta material politikoa kendu ziela Udaltzaingoak.

2026/08/26 Itsasun Txomin Olhagarai IKko kide zena omentzen duen mural berri bat kentzea agindu du prefetak.

2026/08/27 Afari solidarioak banatzen zituzten lagunak identifikatu zituen berriro poliziak.