2026-10-15

IRAILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2026/09/02 LAB sindikatuko lau kide deitu zituzten deklaratzera Iruñan, atxilotzeko mehatxupean, martxoaren 17ko grebaren harira. Agintaritzari “desobedientzia” eta “trafikoaren segurtasunaren aurkako” delitua leporatzen diote.

2026/09/07 Kale borrokaren aurkako operazio batean 2008 atxilotua eta torturatua izan zen Iker Aristu iruindarra hilik agertu zen. Bere hurkoek adierazi zutenaren arabera, torturak hil zuen.

2026/09/07 Biolentziaren Aurkako Batzordeak gogortu du Harmailen gaineko kontrola, besteak beste mezu politikoen debekua. 

2026/09/09 Artxibatu dute Ertzaintzak 2024ko martxoaren 3an Gasteizen egindako esku hartze bortitzaren kausa.

2026/09/09 Prentsaurrekoan azaldu zutenez, duela urtebeteko Vueltan Palestinaren alde izandako mobilizazioen harira, zazpi lagun daude auzipetuta, sei urterainoko kartzela-zigor eskaerekin, eta 30 inguruk jaso dituzte isunak.

2026/09/11 GKS antolakundeko bi kide atxilotu zituen Ertzaintzak pankarta bat ateratzeagik Hondarribian. Aurretik, Udaltzaingoa jendearen aurka oldartu zen.

2026/09/15 Argitaratutako bideo batek erakutsi duenez, borrak, ostikadak eta taserra erabili zitizten Ander santurtziarra erail zuten Santurtziko udaltzainek.

2026/09/16 Bi eta hiru urteko inhabilitazioa Tuteran tratu txarrengatik epaitutako bi foruzainei.

2026/09/18 Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du Errealeko zaletu baten aurkako lau urteko espetxe zigorra, Ertzaintzaren aurka harriak botatze leporatuta .

2026/09/18 Azpeitiko Gaztetxearen urteurrenaren harira irekitako auzi judiziala artxibatu dute.

2026/09/21 Hiru pertsona epaitu zituzten Iruñan Palestinaren aurkako genozidioa salatzeagatik.

2026/09/21 Hainbat pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak Otxarkoagan (Bilbo) etxegabetze bat galarazten saiatzeagatik.

2026/09/22 Zortzi pertsona atxilotu zituzten Guardia Zibilak eta Foruzaingoak Berriozar eta Txantrean (Iruña) Munduko Kopako finalaren egunean Berriozarren izandako gertakariei lotuta.

2026/09/25 Ertzaintzak Gasteizko Alde Zaharrean izandako etxegabetze baten aurka protestan ari ziren herritarrak jipoitu zituen. 

2026/09/25 Bi pertsona epaitu zituzten Iruñean, AHTaren aurkako margoketa batzuengatik.

2026/09/25 Hamairu lagun epaituko dituzte azaroan, Lizarran Vox alderdi faxistaren aurka egindako protesta batengatik. “Mehatxuak” eta “derrigortzea” leporatzen dizkiete.

2026/09/28 Pertsona bat tiroz hil zuen Hondarribiko udaltzain batek.

2026/09/30 Epaitegiek uko egin diote Iker Arana foam-balaz zauritu zuen ertzainaren arduraduna ikertzeari. 2026/09/30 Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren aurkako salaketa artxibatu du, Loiuko aireportuan Ertzaintzak Flotillako kideen aurka egindako kargen harira.