2024-03-19
Errepresioaren aurrean tinko

Abenduko balantze errepresiboa

2021/12/01         Dani Pastor preso politikoak gose grebari ekiten dio COVID-19an positibo eman ondoren inposatutako isolamendua salatzeko.

2021/12/02         Zipaioek pertsona bat atxilotzen dute Tolosan eta biluzik uzten dute ziega batean.

2021/12/03         Dani Pastorrek gose greba bertan behera uzten du konfinamendua bukatutzat eman eta gero.

2021/12/03         Asier Guridi errefuxiatu politikoak gose greba bat hasten du bere semearen eta bere egoera salatzeko eta erregulatzeko.

2021/12/07         Lurralde debekua kentzea errefusatu diote Oier Oa preso politiko ohiari.

2021/12/08         Asier Guridik gose greba bertan behera uzten du Venezuelako Gobernuak errefuxiatu estatusa eman ondoren.

2021/12/08         Pedro Mari Cano preso politikoaren senideek kotxe istripu bat jasan dute bisitatik bueltan.

2021/12/13         Covid ziurtagiriaren derrigortasun eremu gehiagotara zabaltzea begi onez ikusten du EAEko fiskaltzak.

2021/12/14         Berriz auzipetu du Mikel Antza preso politiko ohia Espainiako Auzitegi Nazionalak.

2021/12/15         Eusko Jaurlaritzak granada zorabiagarriak eramateko materiala erosi dio enpresa israeldar bati.

2021/12/16         Zipaioek artxibatu egingo dute Cabacasen erailketaren harira hasitako barne ikerketa.

2021/12/17         Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar preso politiko ohiei auzi berri bat ireki diete.

2021/12/20         Antton Troitino preso politiko ohia hil da.

2021/12/22         Mikel Albisuri Espaniako Estatutik ateratzea debekatu diote.

2021/12/23         Irun eta Pausu arteko mugan pankarta bat jartzerakoan jendarmeen jazarpen poliziala jasan dute bi pertsonak.

2021/12/24         Iñaki Etxeberria “Mortadelo” preso politikoa aske geratzen da.