2022-05-26
errepresioaren aurkako manifestazio baten argazkia

Galiziar independentistei ezarritako zigorren aurrean / Ante as condenas a independentistas galegos

A Audiencia Nacional española impuxo fortes condenas a 4 independentistas galegos, as máis altas de 28 anos.

As persoas xulgadas han recoñecido a súa militancia, e un deles aproveitou a última quenda de palabra para reivindicar que non son terroristas e declarou que, ao contrario, militaban por amor.

Ao fío do argumentado polo movemento antirrepresivo galego durante os últimos días, Tinko tamén quere denunciar este xuízo político, así como dicir que non aceptamos o monopolio da violencia dos estados que nos oprimen.

Tachan de terrorista a calquera que se levanta contra o terrorismo de estado. Consideramos que terrorismo é ocupar nacións por medio das armas, afogar na pobreza a traballadores, facer desaparecer idiomas, obrigar a familias a vivir na rúa, enviar policías a mallar traballadores, e construír a riqueza particular duns poucos sobre o sufrimento da maioría.

Consideramos terrorismo o cárcere, as torturas de comisaría, o acoso que a policía exerce contra militantes e organizacións políticas. Terrorismo é que o dereito para xestionar e manipular a información estea en mans dos mesmos burgueses e oligarcas que nos pisan. Terrorismo é rexeitar, en nome do pacifismo, a actividade política de quen se rebela contra a violencia estrutural.

Tinko expresa a súa solidariedade a todos e todas as loitadoras de Galiza, e volve facer un chamamento para organizarse contra a represión e a favor da amnistía total.

Espainiako Audientzia Nazionalak zigor gogorrak ezarri dizkie gaur 4 independentista galiziarri, handienak 28 urtekoak.

Epaituek euren militantzia onartu dute, eta haietako batek azken txandako hitza aprobetxatu du beraiek terroristak ez zirela aldarrikatzeko eta izua zabaltzeko ez, baizik eta maitasunagatik militatzen zutela adierazteko.

Galiziako errepresioren kontrako mugimenduak aurreko egunetan argudiatutakoaren haritik, Tinkok ere epaiketa politiko hau salatu nahi du, baita zapaltzen gaituzten Estatuen biolentziaren monopolioa onartzen ez dugula esatea ere.

Terrorista deitura jartzen diote estatu terrorismoaren aurka altxatzen den orori. Guretzat terrorismoa armen bidez nazioak okupatzea da, langileak pobrezian itotzea, hizkuntzak desagerraraztea, familiak kale gorrian bizitzera behartzea, polizia langileak jipoitzera bidaltzea, eta gutxi batzuk gehiengoaren sufrimenduaren gainean haien aberastasun partikularra eraikitzea.

Guretzat terrorismoa kartzela, komisarietako tortura, poliziak antolakunde eta militante politikoen aurka gauzatzen duen jazarpena da. Terrorismoa informazioa kudeatzeko eta hau manipulatzeko eskubidea zapaltzen gaituzten burges eta oligarka berberen eskuetan egotea da. Terrorismoa bakezaletasunaren izenean biolentzia estrukturalaren aurka matxinatzen direnen jarduera politikoa arbuiatzea da.

Tinkok elkartasuna adierazten die Galiziako borrokalari guztiei, eta errepresioaren aurka antolatzeko deia egiten du beste behin ere. Errepresioaren aurka! Amnistia osoaren alde!