2024-04-19
Errepresioaren aurrean tinko

Martxoko errepresioaren balantzea

2022/03/02         Bizkaiko SOS Arrazakeriak zipaioak 2018an boliviar jatorriko emakume bati egindako erasoa salatu du.
2022/03/04         Pablo Gonzalez kazetaria espetxeratu dute Polonian. Lau egunez izan dute inkomunikatuta.
2022/03/05         Donostialdeko Jarduneko 3 kideri 1200 euroko isunak iritsi zaie Txikito preso politikoaren aldeko propaganda jartzeagatik.
2022/03/05         5 pertsona migratzaile atxilotu ditu Urruñan Frantziako poliziak.
2022/03/08         GKSko hiru kide jendarmeriara deitu dituzte Donibane-Garazin.
2022/03/10         Gasteizko Juani bloke okupatutako etxebizitza hustu dute polizia indarrek.
2022/03/14         Aske geratu da Ibai Aginaga preso politikoa.
2022/03/14         Zipaioek bi metro baino gutxira tirokatu dute gazte bat Donostian.
2022/03/17         Gutxienez 11 pertsona desalojatu dituzte Eibarren.
2022/03/17         Konfinamendu garaian semea zipaioengatik babestu zuen emakumea epaitzen ari dira Bilbon.
2022/03/21         Aske geratu da Emilio Salaberria preso politikoa.
2022/03/24         Zipaioek 34 perstona atxilotu dituzte Gasteizen ikasle grebaren harira.
2022/03/31         Sumario 13/13ren harira kartzela zigorrak ezarri dizkiete Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Naia Zurriarain eta Iker Sarriegiri.