2024-04-27
Errepresioaren aurrean tinko

Maiatzeko errepresioaren balantzea

2022/05/03         35 egun bete ditu Asier Guridi iheslari politikoak gose greban.

2022/05/04         Lau persona etxetik bota dituzte Zipaioek Artean.

2022/05/05         Osasun egoera dela eta gose greba utzi du Asier Guridi iheslari politikoak.

2022/05/05         Udaltzainek bi persona identifikatu dituzte Laudioko Gaztetxean.

2022/05/09         Kontrol poliziala indartu du Donibane Lohizuneko herriko etxeak, 22 kamera berri jarriz.

2022/05/12         Kartzela zigorrak era isun handiak eskatu dituzte 2020ko greba orokorrean Iruñerrian atxilotutako bost pertsonen aurka.

2022/05/15         Espainiako polizia gogor oldartu zen Realeko zaleen aurka Vila-realean, hainbat persona ospitaleratuak izan ziren.

2022/05/17         25 gazte epaituko dituzte VOXen aurkako protestak direla eta.

2022/05/17         Pablo Gonzalez kazetaria kartzelan manten dezatela eskatu du Poloniako fiskaltzak.

2022/05/18         Eneko Zestau preso politiko ohia mehatxatu eta jazarri du Espainiako poliziak Senperen.

2022/05/19         Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek 258 greba egun egin dituzte.

2022/05/25         70.000 euroko isunak jaso ditu Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak.

2022/05/25         Gutxienez hiru hilabete gehiago igaro beharko ditu espetxean Pablo Gonzalezek. 2022/05/27         Itziarren, MSko kide bat atxilotu dute eta epailearen aurretik igaro gabe kartzelaratu dute.