2024-03-28
Errepresioaren aurrean tinko

Ekaineko errepresioaren balantzea

2022/06/03   Xabier Atristain preso politiko ohia berriz espetxeratua izan da.

2022/06/06   Sarai Goitia eta Galder Barbadok poliziaren jazarpena salatzen dute epaitegian.

2022/06/06   Zenbait gazte jipoitu eta bat atxilotua eramaten du ertzaintzak Irunen.

2022/06/08   100 egun betetzen ditu kartzelan Pablo Gonzalez kazetariak.

2022/06/08   EHUk eta Aranzadi Elkarteak egindako txostenaren arabera Txabi Etxebarrieta  “exekuzio estrajudiziala” baten biktima izan zen.

2022/06/09   13 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dute Haselen espetxeratzea salatzeko protestan atxilotutako lau gazteri.

2022/06/10   26 pertsona atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian grafitiak egitea leporatuta.

2022/06/13   Bortizki hustu dute zipaioek Laudioko gaztetxea.

2022/06/13   Ia 10 urteren ostean Espainiaratu dute eta libre gelditu da Izaskun Lesaka preso burlatarra.

2022/06/14   Preso bat hilik agertzen da Basauriko espetxean.

2022/06/15   Iazko maiatzean Ernairen mobilizazioetan atxilotutako 8 pertsona epailearen aurretik pasa dira.

2022/06/15   2016an Leioako kanpusean atxilotutako 5 pertsonari ia 40 urteko espetxe zigorra eskatzen diete.

2022/06/16   Auzitegiak Ion Parot baldintzapean askatzea ebatzi ostean prokuradoreak helegitea jarri du.

2022/06/22   4 gazte atxilotuak Senperen higiezinen agentzietan margoketak egitea leporatuta.

2022/06/23   Espainiako Auzitegi Nazionalak kausa ireki eta 3 lagun inputatu ditu Ibai Aginagari egindako ongi etorriagatik.

2022/06/24   Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera uzten du Antton López eta J.M. Latasaren absoluzioa eta epai berria ebazteko agindua ematen dio.

2022/06/25   Espainiako kongresuak legea aldatu eta 18 hilabetera arteko espetxealdiak ezarri ahal izango dituzte 400€-tik beherako lapurreta txikiak berriz ere egiteagatik.

2022/06/26   Madrilera zihoazen NATOri EZ plataformako kideak Arrigorriagan gelditu zituen Guardia Zibilak, armekin mehatxatu eta galdekatu zituen eta mugikorrak miatu zizkien.

2022/06/28   Hainbat gazte zauritu eta 2 atxilotu dituzte zipaioek Legutioko Desjabetuon Hotelaren desalojoan.

2022/06/30   Zenbait langile jipoitu eta bat atxilotu dute zipaioek Iurretan Bizkaiko Metalgintzako greba egunean.

2022/06/30   Guardia Zibilaren kontrol ugari Nafarroan.