2024-04-23
Errepresioaren aurrean tinko

Abuztuko balantze errepresiboa

2022/08/01 Itziar Moreno euskal preso politikoaren lagun batek uztailaren 17an kotxe istripua izan zuenaren berria argitaratzen da, Rennes espetxe frantziarrera dihoanean.

2022/08/02 Itziar Moreno euskal preso politikoa espainaratzen du Estatu frantsesak.

2022/08/03 Lau urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak Tubacexeko greban auzipetutako hiru gazterentzat.

2022/08/09 Bost pertsona atxilotzen ditu Polizia Nazionalak Iruñean gorroto eta eraso delituak leporatuta.

2022/08/18 Leitzako txosna batzordeak eraso faxistak salatzen ditu. 

2022/08/22 Frantziak Garikoitz Aspiazu euskal preso politikoa espainaratzen du epaitua izateko.

2022/08/22 Berangoko hiru militante politiko Auzitegi Nazionalean deklaratzen dute Ibai Aginagaren ongi etorriaren harira.

2022/08/23 Pablo Gonzalez kazetariari beste hiru hilabetez luzatu diote kartzelaldia.

2022/08/24 Ertzantzak zenbait bizilagun identifikatu eta erasotzen ditu Bilbo Zaharran.

2022/08/25 Langile Autodefentsa Sareko zazpi kideri , 19 urteko espetxe zigorra eta 82.000 euro eskatzen dizkiete Limpiezas Arana enpresarekin izandako gatazkarengatik.

2022/08/26 Altsasuko zenbait gazte Guardia Zibilaren jazarpena salatu du, eta milaka euroko isunak jaso izana.

2022/08/28 Ertzantzak gazte bat erasotzen du Bilbon.

2022/08/29 Polizia frantsesak hamar pertsona migratzaile atxilotu ditu Urruñan.