2024-04-19
Errepresioaren aurrean tinko

Iraileko balantze errepresiboa

2022/09/02 Nathalie Chasseriaux eta Enrike Lopez zigortuak izan dira armak gordetzea leporatuta, baina ez dira espetxeratuak izango.

2022/09/05 Erandion 19 urteko gazte bat hil da poliziarengandik ihesean ari zela.

2022/09/06 Curia kalean zeuden hamar pertsonari “Tentsio eta biolentzia giroa sortu” eta “Sanferminetako prozesioan herritarren segurtasuna urratzeagatik” 12.000 euroko isun bana ezarri nahi die Iruñeko Udalak.

2022/09/07 Zuhaitzen mozketa galerazi nahi zuen lagun bat atxilotu du Ertzaintzak Barakaldon.

2022/09/09 Iratxe Sorzabal preso politikoa Espainiaratu eta Estremerako espetxera eraman dute.

2022/09/13 Donostiako Alde Zaharrean 2020ko neguan egondako istiluen harira, 4 urteko espetxe zigor eskaera duen gaztea epaitegitik pasako da.

2022/09/19 Beste 488 urteko espetxe-zigor bat eskatu dute Marixol Iparragirre preso politikoarentzat.

2022/09/19 Donostiako Alde Zaharrean 2021ean egondako istiluen harira urtebeko espetxe zigorra ezarri diote gazte bati.

2022/09/22 Jose Angel Urtiaga Kuban dagoen euskal deportatuaren anaiari beste behin ukatu diote Kubara bidaiatzeko behar duen bisatua.

2022/09/22 Covitek Elias Fernandez preso politiko ohiari egindako azken agurra salatzen du.

2022/09/23 Alconza enpresako bi langile epaituak.

2022/09/26 Leitzan beste eraso faxista bat gertatu da, oraingoan ezaugarri arrazista eta ikur naziekin.

2022/09/30 Vox alderdi faxistak gorroto delitua eta terrorismoa goratzea salatu du Auzitegi Nazionalean Altsasuko Ospa Egunaren harira.

2022/09/30 Guardia zibilak militante bat atxilotu du eta Basaurin duen bizilekua miatu du, aldi berean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren webgunea bertan behera utzi du epailearen aginduz.