2024-04-24

AEMren aurkako erasoaren aurrean

Eskubide oinarrizkoenak dira jokoan daudenak, hala nola biltzeko, antolatzeko, adierazpenarako eta mobilizatzeko eskubideak. Errepresioak ez du helburu indibiduala, kolektiboa baizik, eta nahita nahiez honi eman beharreko erantzuna ere kolektiboa izan beharko da.

Pasa den ostiralean Guardia Zibilak Basauriko bizilagun bat atxilotu eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren web orria agindu judizialez eten egin zuten. Atxilotutako pertsonaren etxea ere miatu egin zuten.

Tinkok elkartasuna adierazi nahi die atxilotutako pertsonari zein erasotutako antolakundeari. Era berean azpimarratu nahi dugu horrelako erasoak ez direla pertsona edo antolakunde jakin batzuen aurkako gertaera errepresibo isolatuak, baizik eta eraso kolektibo baten atarian jartzen gaituztela.

Eskubide oinarrizkoenak dira jokoan daudenak, hala nola biltzeko, antolatzeko, adierazpenarako eta mobilizatzeko eskubideak. Errepresioak ez du helburu indibiduala, kolektiboa baizik, eta nahita nahiez honi eman beharreko erantzuna ere kolektiboa izan beharko da.

Beste behin ere errepresioaren aurkako sare bat sortzeko deia egiten dugu. Militante politikoen defentsan, amnistia osoa!