2024-11-21

Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida

Tinkok bat egiten du urriaren 28an, “Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida” lelopean, Bilbon burutuko den manifestazioarekin.

Israelgo Estatu artifiziala okupatutako palestinar lurraldeen gainean eraikita dago. Israelek palestinar lurrak lapurtu ditu hamarkadetan zehar eta lapurtzen jarraitzen du gaur egun ere, erlijio baten izenean, hain zuzen ere erlijio gehien elkarbizitzan existitu diren tokian, gainontzeko guztiak ukatuz eta jazarriz. 

Milaka eta milaka palestinar euren etxeetatik bota edota erail dituzte mundo osotik ailegatutako kolonoen bitartez garbiketa etnikoa egiteko. Ekinbide horretan umeak ere bahitu, torturatu eta erailtzen dituzte, ez azken bi asteetan bakarrik, baizik eta hamarkadetan zehar. 

Oraingoan Israel, Estatu Batuen eta NATOren babesarekin, Palestina desagerrarazteko saiakera berri bat burutzen ari da, izan ere Palestina eta Israelen arteko bizikidetza ezinezkoa da. Israelen existentzia lapurtutako lurren gainean sostengatzen den heinean, Palestinaren existentzia Israelen ukazioa dakar halabeharrez, Israelen existentziak palestinarren sarraskia dakarren modu berean. 

Tinkok Palestinak bere burua defendatzeko eta komenigarriak iruditzen zaizkion bitartekoak erabiltzeko duen eskubidea aldarrikatzen eta babesten du. Gora Palestinar erresistentzia! Gora Palestina libre!