2024-12-10

EKAINEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/06/01 Trintxerpen Escalerillaseko etxebizitza-blokea margotzen ari ziren pertsonak identifikatzera bertaratu zen Ertzaintza Pasaiako Portuak jarritako salaketagatik.

2024/06/03 Indar Gorriko kide bat atxilotu zuten, sare sozialetan jokalari sionista bat seinalatzea leporatuta.

2024/06/11 Espainako Polizia Nazionalak gazte bat atxilotu zuen Meatzaldean sare sozialetan partekatutako mezu batzuengatik.

2024/06/12 Aske antolakundeak salatu zuenez Zaballako espetxera egindako martxaren harira 153.600 euroko isunak jaso dituzte mozal-legea aplikatuta.  

2024/06/13 CAF-Trenasan margoketa bat egiteagatik pertsona bat epaitua izan zen.

2024/06/14 Zuhaitz Errasti preso politiko ohia atxilotu zuen Frantziako Poliziak.

2024/06/15 Otsailean Espainako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu eta inkomunikatu zuten emakumeari, 2 urte eta erdiko kartzela-zigor eskaera heldu zitzaion.

2024/06/16 Aske geratu zen 20 urteko espetxe-zigorra bete ostean Fermin Martinez Bergara euskal preso politikoa.

2024/06/21 Sugarra Gaztetxearen defentsan, Lizarran antolatutako hainbat ekimen debekatu zituen UPNk.

2024/06/24 Athleticeko zale bat atxilotu zuen Espainako Polizia Nazionalak sare sozialetan “indarkeri bultzatzea” leporatuta.

2024/06/24 AUGC Guardia Zibilaren sindikatuak salatu zuen Oñatiko Fan Eguneko bideo batean “Guardia Zibilaren kontrako gorrotoa bultzatzea”.  

2024/06/28 Andoni Goikoetxea euskal preso politikoa Martutenetik Zaballako espetxera eramana izan zen ziegan bikoizteari ukatzeagatik.

2024/06/29 Hainbat preso politikok, senidek eta lagunek arrazoi politikoengatik bisita baimena ukatzen ari direla salatu zuten.

2024/06/29 Aske antolakundeak salatu zuenez Urdiainen eta Barañainen 6 pertsona identifikatu eta miatu zituzten pankartak jartzeagatik.

2024/06/30 Apirilaren 25ean agerraldi bategatik isuna jarri dio Guardia Zibilak Aldatu Gidoia egitasmoari mozal legea aplikatuta.