2026-06-30

MAIATZEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2026/05/01 Estatu frantsesak ezarri nahi duen soldaduzka salatzeko JARDUN koordinadorako 3 kide Baionako Suprefeturan kateatu ziren. Hauek atxilotu eta haiei babesa adierazten ari zitzaozkien lagunen aurka oldartu zen polizia.

2026/05/04 Iñaki Bilbao “Txikito” euskal preso politikoak gose eta komunikazio greba hasi zuen, kartzeleroak ziegako leihoan jarritako ikurriña eta Kubako banderak kendu ostean.

2026/05/04 Apirilean 69 polizia-kontrol pairatu zituztela salatu zuen Esteribarreko Gazte Asanbladak.

2026/05/05 Duela urtebete indarkeriaz hustu zuen Ertzaintzak Gasteizeko Korda espazioa. Orain 7.000 euro baino gehiagoko isunak heldu zaizkie espazio horretako kideei.

2026/05/05 Oskar Barreras euskal preso politikoa isolamenduan sartu zuten ziega konpartitzeari uko egiteagatik.

2026/05/06 Sanferminetan jota aldarrikatzaile bat abesteagatik, 1.800 euroko isuna Iruñean.

2026/05/08 Ospitalera eraman zuten Iñaki Bilbao “Txikito” aurrera zeraman gose eta egarri grebaren ondorioz.

2026/05/11 Martxoaren 17ko greban Antsoaingo Udaltzaingoak izandako jokabidea salatu dute, grebalari baten kontra abiatutako jazarpena salatuz.

2026/05/11 Gasteizeko Alde Zaharrean bi pertsonaren arteko liskarrak aitzakiatzat hartuta, jendearen kontra oldartu ziren Ertzaintza eta Udaltzaingoa. Gazte bati pistolaz apuntatuz egin zion mehatxu polizia batek.

2026/05/11 Beasaingo Udala 1.000 eurorainoko isunak jartzen ari da propaganda politikoa egiteagatik.

2026/05/12 Txantreako Maiatzak 1 Gaztetxearen aurkako epaiketa hasi zen. Bi gazte epaituak izan dira.

2026/05/15 Indar Gorri taldeak salatu zuenaren arabera azken bi urteetan 98 atxiloketa eta 228.000 euroko isunak jasan ditu.

2026/05/16 Dozenaka foruzainek hainbat gazte atxiki, miatu eta identifikatu zituzten Lizarrako Alde Zaharrean.

2026/05/17 Labrazako parke eolikoaren makropoiektuaren aurka protesta egin zuten hainbat lagunek obretan kateatuz. Horietako lau atxilotu zituen Ertzaintzak.

2026/05/18 Lizarrako Udalak 21.000 euroko isunak ezarri ditu Herri Ihauterien antolaketaren aurka.

2026/05/19 Polizia Frantsesak pertsona bat atxilotu zuen Biriatun “terrorismoa goratu izana” leporatuta.

2026/05/21 AHT Gelditu taldeko kide bat atxilotu zuen Espainako Poliziak Iruñean. Bi kide zeuden deituta komisarian deklaratzera. Ez zietenez eman horren inguruko inolako informaziorik, desobedientziaren bidea hautatu zuten eta ez zuten euren burua aurkeztu.

2026/05/21 Ertzaintzak Eibarko Gaztetxea hustu zuen. Lau pertsona identifikatu zituzten eta hoietako bati isuna jarri zioten.

2026/05/22 Xabier Arruti euskal iheslari politikoa Venezuelan hil zen Euskal Herritik kanpo 45 urte zeramatzala.

2026/05/23 Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu zuen urtebetean baino gutxiagoan, etxebizitza-eskubidearen aldeko protesta ezberdinengatik, 32.000 euroraino jaso dituztela isunetan.

2026/05/23 Global Sumud Flotillako parte hartzaileei Loiuko aireportuan egiten ari zitzaien harreraren kontra bortizki kargatu zuen Ertzaintzak. Sei pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru  ekintzaileak.

2026/05/23 Alaveseko zaleen aurka oldartu zen Ertzaintza eta bi zale atxilotu zituen. 

2026/05/24 Berangoko Lantzarte auzoko bizilagunei 10.000 euroko zigorra ezarri diete, auzoan duten parke bat parking-a bihurtzearen proiektuaren kontra protesta egiteagatik.

2026/05/26 Portugaleteko Sastraka Gaztetxea epaitu dute berriro.

2026/05/27 Vox alderdi faxistaren salaketa batengatik bi ikaslek deklaratu beharko dute Iruñean, faxistei aurre egiteko mezua zeukan pankarta bat jartzea leporatuta.

2026/05/28 Irungo Udalak Bidasoako Itaia eta GKS jazarri ditu, hainbat margoketa matxista estaltzeagatik eta pegatinak erabiltzeagatik.