Oskar Barreras eta Iñaki Bilbao “Txikito” euskal preso politikoen azken berriei buruzko oharra:
Dakizuen bezala, Oskar Barreras euskal preso politikoak zeldan bikoiztuta egoteari uko egiteagatik borrokaldia hasi zuen iragan maiatzean. Gauzak horrela, Oskarrek isolamenduan jarraitzen du baina komunikazio greba utzi zuen herenegun, uztailaren 3an.
Iñaki Bilbao “Txikito” euskal preso politikoari dagokionez, herenegun isolamenduan sartu zuten, nahiz eta berari ezertxo ere ez dioten komunikatu, ustez banderekin izandako aferaren zigorra betetzeko sartu omen dute isolamenduan.
Presoek espetxean eta gure herri zein klasearekiko zapalkuntzek dirauten bitartean borrokan jarraitzea eta amnistia osoaren alde egitea dagokigu.
Oskar eta Txikito eutsi gogor!
Amnistia osoa!

