Gaur goizeko 5:30ean Zaloa Respaldiza, Tinkoko laguntzailea eta urtetan amnistiaren aldeko militantea, zendu da gaixotasun larri baten ondorioz.
Hutsune handia uzten digu Zaloak, eta bihotza apurtuta, baina bere izaera biziaren oroitzapena gurekin gelditzen da betiko.
Azken urteotan presoen senideekin berak egindako lana azpimarratu behar dugu. 2016an zipaioek atxilotu zuten, Zaloa Audientzia Nazionalaren zitazioari muzin egin eta gero, 2015ean amnistiaren aldeko manifestazio baten antolatzaileetako bat izatea leporatzen ziotelako. Manifestazio hura zortzi urte eta gero amnistiaren alde deitutako lehenengoa izan zen.
Tinkoko kideon bihotzetan biziko zara betiko. Gure besarkadarik beroena zure alaba maitea Jareri (maite zaitugu Bonbon), zure bikotekide Haritzi, ama, ahizpa eta ilobei. Asko botako zaitugu faltan. Eskerrik asko zure kidetasunagatik eta eman dizkiguzun une on guztiengatik. Beti arte Zaloa!