Auzipetuak aske!
Eskubide zibil eta politikoen defentsan, Amnistia osoa!
Hona hemen Alerta Gorria Irratiak ateratako bideoa:
Gaurko honetan, beste behin ere, Euskal Herrian ezaguna den, estatu zapaltzailearen
errepresioa salatu behar dugu. Honakoan, martxoaren 13an Ibai Aginagari egindako
harreran jartzen duten aitzakia eta hitz hau azpimarratzen dugu, aitzakia hutsa delako.
Atzo eta herenegun, 15 euskal seme-alaba behartu dituzte Espainiako Salbuespen
Tribunalean aurkeztera. Hauek guztiak, abuztuan joan behar izan ziren beste hiru kideei
gehituta.
Sumario honen nondik norakoak norbanakoen aurkako eraso judizial bat baino askoz
ere urrunago doaz. Ertzaintzaren, polizia nazional espainolaren eta guardia zibilaren
txostenetan militantzia eta antolakunde politiko ezberdinen jazarpena antzematen da.
Jarraipena eta antolakunde politikoen gaineko kontrola agerian gelditzen dira
aipatutako txostenetan, eta hauek legez kanpo usteko makro-sumario baten sorreraren
aztarnak ere.
Jakina da, bai Espainiak bai Frantziak ere, Euskal Herriaren azken aztarna iraultzaileak
desagerraraztea dutela helburu. Eta horrekin batera, azkenaldian hainbeste entzuten
den memoria historikoa ere bai. Horretan datza, hain zuzen ere, kasu honetan
militantzia politikoaren aurkako eraso hau.
Euskal Herrian, orain dela hamarkadak errotuta dauden amnistiaren aldeko aldarria
azpimarratu nahi dugu. Amnistia osoak errepresaliatu ororen askatasunaz harago doan
esangura dauka, borrokaren zilegitasuna hain zuzen ere.
Izatez, estatu bien legedia onartzeak hurrengo belaunaldiei borroka, konpromisoa eta
antolakuntza oztopatzea dakarkie. Espainiar eta Frantziar legedia onartzeak “terrorista”
bihurtzen gaitu, berehalakotasunez.
Gaur egun, Euskal Herriak bizi duen despolitizazio prozesuak eremu berdinetara
garamatza. Kasu honetan ere, beste askotan bezala, isilik egoteak herriaren
zapaltzaileekiko konplizidadea dakar berez. Politikoki erantzun behar diogu, irmoki.
Beraz, oinarrizko eskubideak dira jokoan daudenak, hala hola, biltzeko, antolatzeko,
adierazpenerako eta mobilizatzeko eskubideak, hots, militantzia politikoa gauzatzekoak,
alegia.
Errepresioak, norbanako helburua izateaz gain, helburu kolektiboa ere badauka.
Horregatik, eman beharreko erantzunak ere kolektiboa behar du izan.
Horren aurrean, amnistia aldarrikatzen dugu horrelakorik ez gertatzeko berme bakarra
legez. Izan ere, gatazka politikoa gainditzeak euskal langileriaren zein herriko beste
sektore batzuen errepresioa desagertzea ekarriko duelako.
Horregatik, bai auzipetuok, bai hemen batu garenok askatasun politikoen defentsan egin
behar dugu eta deia luzatzen diegu amnistiaren alde dauden pertsona, errepresaliatuen
aldeko talde, mugimendu anti-errepresibo zein eragile politiko guztiei, Espainiar eta
Frantziar estatuen errepresioari aurre egingo dion lanabesa martxan jartzeko.
Auzipetuak aske!
Eskubide zibil eta politikoen defentsan, Amnistia osoa!
Atxikimenduen zerrenda