2025-08-21

UZTAILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2025/07/01 Naël izeneko gaztea erail zuen polizia Ipar Euskal Herrira lekualdatu dute.

2025/07/02 Etxarri Gaztetxearen desalojoan Iker Arana mutilatu zuen ertzaina identifikatu dute.

2025/07/04 Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira.

2025/07/04 Disclose hedabideak egindako ikerketa baten arabera, 2012 eta 2025 artean, 429 pertsonari eraso zieten sexualki 215 polizia eta gendarmek Frantziako Estatuan.

2025/07/06 Espainako polizia eta udaltzainak gogor oldartu ziren hainbat gazteren kontra Iruñean, 50 identifikatu baino gehiago, jipoituak eta atxilotu bat egon zen.

2025/07/07 Iruñean etxegabetzeen aurkako jota bat abestu zedin elkartutako jendearen aurka oldartu ziren udaltzainak, haibat lagun identifikatu eta isuntzeko mehatxuak jaso zituzten.

2025/07/10 Iruñeako udaltzaingoa kaleko saltzaileen kontra oldartu zen, pertsona bat atxilotuz, beste bat zaurituz eta hainbat identifikatuz.

2025/07/10 Foruzaingoak taser pistolak izango ditu 2026tik aurrera.

2025/07/16 Aske antolakundeak salatu zuen apirila eta maiatza bitartean 291 polizia kontrol baino gehiago egon zirela.

2025/07/20 Azpeitiko Udaltzaingoa eta Ertzaintza gazteen aurka oldartu ziren hainbat gazte zaurituz.

2025/07/23 Gasteizeko txoznagunean parte hartzeko eskubidearen alde kanpaldia egiten ari zirenen kontra gogor kargatu zuen Ertzaintzak, hainbat zauritu eta lau atxilotu izan ziren.

2025/07/24 Subflubiala ez! taldeak Bilbon antolatutako kontzentrazioa galerazi zuen Ertzaintzak eta 6 kide identifikatu zituen.

2025/07/27 Baionako auzitegiaren horman egindako margoketa batengatik 1.000 euroko isuna jaso du Euskal Herrian Euskarazko kide batek. 2025/07/31 Bilboko Udaltzaingoak pertsona migrante baten aurka gogor oldartu ziren, gertakaria grabatzen ari zirenen kontra ere kargatu zuten.