2026-05-06

Euskal Herriko espetxeetan zapalkuntzak darrai!

Tinko antolakundetik ondoko informazioa eman eta salaketak egin nahi ditugu.

Lehenik, Oskar Barreras euskal preso politikoa bere ziega partekatzeari uko egiteagatik isolamenduan sartu dutela salatu nahi dugu. Ziega partekatzerik ez badu onartzen Zaballara eramango dutela egin diote mehatxu. Azkenaldian Basauriko espetxeko baldintzak negargarriak dira, preso gehiegi dago eta jipoiak ere areagotu egin dira.

Bestalde, Iñaki Bilbao “Txikito” euskal preso politikoa gose eta egarri greban sartu da. Bere ziegako leihoan zintzilik zeuzkan bandera batzuk kentzeko agindua eman zioten, ukatu egin zen eta isolamendura eraman zuten. Bertan oinarrizko eskubide horren alde borroka egiteko gose greba abiatu zuen eta orain egarri greba hasi du independentzia eta sozialismoaren alde. Momentu honetan erizaintzako moduluan dago.

Euskal Herriko espetxeetan zapalkuntzak darrai! Amnistia osoa!!!