
2026/07/01 Iazko urrian egindako protesta batengatik 4.200 euroko isuna jarri diete, Mozal Legea aintzat hartuta, Subflubiala EZ herri plataformako 7 ekintzaileri.
2026/07/01 Hainbat hedabieren arabera, Eusko Jaurlaritzak eta zenbait udalek miloika euro gastatu dituzte azken urteetan Israelekin loturak dituzten enpresei lotutako taser pistolak eta polizia-ekipamendua erosteko.
2026/07/02 Josu Urrutikoetxea errugabe jo dute Parisen izandako azken epaiketan. Orain atea ireki da Espainaren esku uzteko.
2026/07/03 Zubietako (Gipuzkoa) makrokartzela berriko presoen eskubideak nabarmen urratu dituztela salatu dute.
2026/07/06 Iruñeko Sanferminetan 2.700 polizia izan ziren.
2026/07/06 Vox alderdi faxistak hainbat azpeitiarren aurka irekitako auzia artxiba dadila eskatu du epaileak.
2026/07/07 Gasteizko Udalak, ordenantza berri baten bitartez, kartelak jartzea eta margoketak egitea gogorrago zigortu nahi du.
2026/07/08 Isolamendu modulora eraman zuten Iñaki Bilbao “Txikito” Zaballako espetxean.
2026/07/10 Guardia Zibilarengana eraman dituzte Sestaoko kirol-campus bateko haurrak aurrez familiei ezer esan gabe.
2026/07/11 Espainako Polizia jendearen aurka oldartu zen Sanferminetan borrak eta piper-gasa erabiliz. Gazte bat atxilotu zuten.
2026/07/13 Ernek Ertzainen sindikatuak Zigor Kodea aldatzeko eskatu du polizien aurkako jarrera gogorrago zigortzeko.
2026/07/14 Vox alderdi faxista Barakaldoko txosnagunera hurbildu zen bideo bat grabatzera. Faxistei aurre egin zieten bi pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak eta salatu egin ditu Voxek.
2026/07/14 Ermuan ertzain batek adingabe bati egindako erasoa ikertzen ari dira.
2026/07/16 Gasteizko Udalak 1.500 euroko isuna jarri die M17-ko greba antolatu zuten sindikatuei.
2026/07/16 Identifikazioak eta jazarpen poliziala Barakaldoko txosnagunean “Polizia hiltzailea” zioten pegatina batzuengatik.
2026/07/17 Baionako Herriko Etxeak Israel eta faxismoaren aurka etxe pribatuetan eskegitako aldarriak kendu zituen.
2026/07/20 Hainbat pertsona identifikatu eta atxilotu zituzten Munduko futbol finalaren egunean.
2026/07/21 Donostiako Karmengo jaietan txosnagunean zeuden pertsonen kontra oldartu zen Ertzaintza. Lau gazte larrialdietara eraman zituzten eta beste hainbatek kolpeak jaso zituzten.
2026/07/23 Absoluzioa Berangoko ongietorria antolatzeagatik auzipetutako 16 pertsonarentzat.
2026/07/23 Subflubiala EZ! Plataformako kideek beste 2.800 euroko isuna jaso izana salatu dute.
2026/07/28 Espainako Poliziak bi lagun atxilotu zituen Bizkaian Munduko Futbol Kopako finalaren istiluen harira.
2026/07/28 Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak debekatu ditu.
2026/07/28 Beste preso bat hil zen Zaballako espetxetik ospitalera eraman eta gutxira.
2026/07/30 Nafarroak beste 400 foruzain izango ditu, Espainako Gobernuarekin hala adostuta.
2026/07/30 Muskerra gimnasio autogestionatua hustu du Udaltzaingoak Arrotxapean.
