2026-07-15

EKAINEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2026/06/01 Sidenorreko sarreran Palestinako genozidioa gelditzeko protesta egin zuten 12 lagun identifikatu zituen Ertzaintzak.

2026/06/02 Sanferminetako prozesioko gertakariak izan eta lau urtera kondenatu dituzte sei lagun. 2 urte eta erdirainoko zigorrak eta jaietako hainbat ekimenetara joateko debekua ezarri diete. Gainera, 27.000 euro jaso ditu udaltzain batek.

2026/06/02 Loiolako kuartelean ate irekien jardunaldi bat egin dute berriz, haurrei bideratutako ekimenekin. 

2026/06/03 Parisko Dei Auzitegiak onartu zuen Josu Urrutikoetxearen aurkako azken euroagindua.

2026/06/03 Ertzaintzaren eta Zupiriaren aurkako kereila bat aurkeztu zuen Global Sumud Flotillak.

2026/06/03 Vito Quiles faxistari aurre egiteagatik, 28 atxilotu Iruñean.

2026/06/05 Propaganda politikoaren aurkako mozio bat aurkeztu du EAJk Hondarribian.

2026/06/08 Berangon egindako ongietorriagatik auzipetutako 16 lagunen aurkako epaiketa hasi zen Espainako Auzitegi Nazionalean.

2026/06/09 Ertzaintzak ia 22 miloi euroko kontratuak ditu Israelgo inteligentzia-enpresekin.

2026/06/10 IAS ikasle antolakundeak salatu duenaren arabera, Jaurlaritza kamerak eta mikrofonoak jartzen ari da ikastetxeetan.

2026/06/15 Ibai Aginaga preso politikoari egindako harreragatik Espainako Audientzia Nazionalean burutzen ari zen epaiketa amaitu zen.

2026/06/16 Iranekin Bat eta Samidoungo bi kide atxilotu zituen Espainako Polizia Nazionalak Bizkaian.

2026/06/16 Espainiako Polizia Nazionalak atxilotutako militante internazionalistaren etxea miatzen ari zen bitartean, elkartasuna adieraztera hurbildu zirenen aurka oldartu zen Ertzaintza.

2026/06/18 Zupiriak Segurtasun Sailburuak uko egin dio 2020-2026 bitartean espedientea egin dieten ertzainen kopurua aitortzeari.

2026/06/18 Zubietako Kartzela berria inaguratu zuten.

2026/06/22 Etxegabetze baten aurka protesta egiten ari zirenen kontra oldartu zen Ertzaintza Galdakaon.

2026/06/24 Martxoaren 17ko greban Espainako Poliziak grebalariak jazarri, kolpatu eta identifikatu zituen Arrotxapean. Orain, 12.400 euroko isunak jaso dituzte 9 grebalarik.

2026/06/26 Santurtziko udaltzainek gazte bat erail zuten. Gaztea atxilotzean borrak eta 

taserra erabili zuten. Bi egun koman egon ondoren hil zen gaztea.

2026/06/30 Oskar Barreras preso politikoak bi hilabete bete zituen isolamenduan ziega partekatzeari uko egiteagatik.