2026-11-16

URRIKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2026/10/01 Hainbat ikasle atxilotu zituzten Baionan. hezkuntza sistemaren aurkako protestetan. Zaurituak ere egon ziren eta horietako bat larrialdietara eraman behar izan zuten.

2026/10/02 Frantziako Poliziak hainabat ikasle atxilotu zituen Donibane Lohizunen, haietako batzuk adingabeak.

2026/10/02 Ertzaintzak Babacarren heriotza salatzen zuten kartelak kendu zituen Hondarribian.

2026/10/06 Gutxienez 10 pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak Atxuri auzoan (Bilbo) izandako etxegabetze batean.

2026/10/06 Hendaian ikasleek poliziaren jazarpena pairatu zuten. Geldiarazi eta miaketak egin zizkieten.

2026/10/08 Epaile batek artxibatu zuen Barakaldoko Udaltzaingoak etxerik gabeko bi pertsona tirokatu izana ikertzen zuen auzia.

2026/10/08 Ertzaintzak Gasteizko “La Juani” eraikina hustu zuen eta bertan protestatzen ari ziren hainbat lagun identifikatu zituen.

2026/10/09 Guardia Zibilaren kontrol ugari Gazte Topagune Sozialistara bidean zihoazen autobusak eta autoak geratzeko.

2026/10/13 Arrasateko Gaztetxeko bi kide deklaratzera joan behar izan ziren Udala eta udaltzainen salaketa bategatik.

2026/10/14 Faxismoari aurre egiteagatik 13 pertsona auziperatu zituzten Lizarran.

2026/10/14 Osasunako 10 zaletu Iruñako epaitegian deklaratu behar izan zuten Real Madrilen aurkako partidaren ostean polizia-kargen ondorioz sortutako istiluen inguruan.

2026/10/15 Hiru atxilotu eta hainbat zauritu Vito Quiles faxista Iruñan egindako agerraldiaren aurkako protestetan.

2026/10/17 Orain dela 3 urte Bilboko udaltzainen erasoaz manteroa defenditu zuen emakumeari -atxilotua eta auziperatua izan zena- 10 eguneko epea eman zioten zigorraren kalte-ordainei aurre egiteko, egin ezean 6 hilabetez espetxeratuko zutelaren mehatxupean. Diru-bilketa solidarioa martxan jarri zen hori ekiditeko.

2026/10/20 Irunen Ertzaintzaren komisaldegian euren burua aurkeztu zuten bi pertsona espetxeratu zituen Espainako Auzitegi Nazionalak, terrorismoaren inguruko delituak leporatuta.

2026/10/20 Baionan bizitzaren garestitzearen aurkako protestetan atxilotutako bi pertsona espetxeratuak izan ziren.

2026/10/23 Gasteizen izandako etxegabetze baten kontra protesta ari zirenen aurka gogor oldartu zen Ertzaintza. Lau atxilotu eta hainbat zauritu izan ziren.

2026/10/24 Baionan, bizitzaren garestitzearen aurkako protestetan, 11 pertsona atxilotu eta hainbat zauritu zituzten poliziek.

2026/10/27 Bilbon, Vito Quiles faxistaren bisitaren aurkako protestetan, 19 pertsona atxilotu zituzten.

2026/10/27 Baionako Auzitegiak, bizitzaren garestitzeraen aurkako protestetan atxilotutako pertsona bati, 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion.

2026/10/28 Errekalde auzoko (Bilbo) bi gazte epaitu zituzten auzoko gaztetxearen desalojoaren aurka protesta egiteagatik.

2026/10/30 Arrigorriagan burutu zen etxegabetzearen aurrean protestan ari zirenen aurka kargatu zuen birritan Ertzaintzak, hainbat zauritu eraginez.

2026/10/30 Arrasaten greba orokorreko deialdia zabaltzeko asmoz kartelak jartzen ari ziren Etxebizitza Asanbladako 3 gazte identifikatu zituzten udaltzainek.

2026/10/31 Baionan 12 pertsona atxilotu eta hainbat zauritu zituzten poliziek bizitzaren garestitzearen aurkako protestetan. 2026/10/31 Azken bi espetxeratzeen aurka Bilbon Aske antolakundeak burutu zuen manifestazioara zihoan autobusa birritan gelditu zuten Espainako Poliziak eta Guardia Zibilak Nafarroan.