2024-12-25
Errepresioaren aurrean tinko

Urtarrileko balantze errepresiboa

2022/01/11         Pertsona migratzaile bat zauritu da Irungo Trenbidean poliziengandik ihesean.

2022/01/12         Gutxienez 20 pertsona kaleratu dituzte Donostiako Mundaiz kaleko bloke batetik.

2022/01/13         Fiskaltzak 15 hilabete eskatzen dio M8an Iruñean atxilotutako pertsona bati.

2022/01/13         Gasteizko Zentro Sozialista hustu dute. Bi atxilotu eta dozenaka zauritu.

2022/01/14         Iratxe Sorzabal preso politikoa Espainaratuko dute Auzitegi Nazionalean epaitzeko.

2022/01/19         Estrasburgoko Auzitegiak ez du Altsasuko gazteen kasua aztertuko.

2022/01/20         Zigor osoa beteta aske da Olga Comes preso politikoa.

2022/01/21         Ospitaleratu egin dute Francisco Jose Ramada preso politikoa bihotzeko krisi baten ondorioz.

2022/01/22         Poliziaren jazarpenetik ihesean tutoretzapeko adingabeen zentro bateko gazte bat hil da Ibaizabal ibaira salto egin ondoren.

2022/01/24         Kamera gehiago jarri dituzte Baionan, bideko urraketak aitzakitzat hartuta.

2022/01/25         Bizkaiko Metaleko 3 langile epaitu dituzte. Biri 2 urteko espetxe zigorra eskatzen diete eta hirugarrenari 3 urtekoa.

2022/01/26         Ekialdea institutuko zuzendaritzak IA-ko militante bat kanporatzeko mehatxua egin du.

2022/01/27         6 lagun epaitzen hasi dira Aroztegiko proiektuaren aurka borrokatzeagatik.

2022/01/28         Kalerainfo aldizkaria ixteko agindua berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

2022/01/29         Patxi Ruiz preso politikoak egun bateko baraua egin du langileriarekiko elkartasuna adierazteko eta GKS-k deitutako mobilizazioa babesteko.

2022/01/31         Zenbait espetxetan neurri murriztaileak mantentzen ari dira, bisik eta bisitarik gabe pandemiaren aitzakiarekin.