Haietako 5 gose eta egarri greban daude 15 urteko espetxe zigorra jaso eta gero
Tinkok elkartasuna adierazi nahi die gose eta egarri greban dauden 5 preso politiko maputxeei. Haietako lauk azaroaren 13an hasi zuten protesta eta beste batek azaroaren 18an.
Protesta gogor honen arrazoia Txilek ezarri dien hamabosna urteko kartzela zigorra da. Kondenatuek salatu dute epaiketan ez dizkietela berme juridiko minimoak errespetatu.
Militante politiko hauei enpresa kapitalistei eraso egitea leporatzen diete. Horixe da mundu osoan zehar estatu kapitalistek egiten dutena: gutxiengoa diten aberats batzuen interesak defendatzea gehiengo baten miseria sustatzen duten bitartean.
Ezin dugu ohar hau bukatu preso politiko palestinarren egoera salatu gabe. Israelgo estatu kolono nazia genozidioa burutzen ari bada mundu osoaren begiradapean, kartzeletan ere preso politikoak erailtzen eta torturatzen ari da zigorgabetasun osoz.
Nazio zapalduek zapaltzaileei aurre egiteko eskubide osoa dute, Palestinan, Ameriketan zein Euskal Herrian. Militante politikoen defentsan, amnistia osoa!