2024/09/01 Berriz ere isuna jarri diete Athleticeko zale batzuei Siria, Iran, Yemen, Aljeria, Irak eta Libanoko banderak erakusteagatik.
2024/09/05 Espetxe zigorra eskaera jaso dute bi donostiarrek, 2023ko San Sebastian bezperan Plaza Berrian preso politikoen etxeratzearen aldeko pankarta bat jartzen saiatzeagatik.
2024/09/06 Fiskaltzarekin akordio batera heldu ostean 3 urte eta erdiko, eta 2 urteko espetxe zigorra ezarri zien Espainako Audientzia Nazionalak Gaizka Astorkizaga eta beste bi pertsonari.
2024/09/10 Ertzaintza eta Sestaoko Udaltzaingoaren jazarpena salatu zuten Txirbilenea Kulturguneak eta Emakume Migratu Feministek.
2024/09/11 Bi lizartar epaitu zituzten Vox alderdi faxistaren salaketa baten harira.
2024/09/17 Zaballa espetxeko hainbat preso politikok lokutorio greba burutu zuten lokutorioen telefonoak konpondu zitzaten.
2024/09/17 Zornotzako Matrailu Gaztetxeko bi kide epaitu zituzten Durangon.
2024/09/19 Bilboko Indautxu auzoa erabat militarizatu zuten Espainako Polizia Nazionalaren 200. urteurrena ospatzeko.
2024/09/20 Baionan bandera sionista bat kentzeagatik bi lagun epaitu eta zigortu zituzten. Lau hilabeteko espetxe-zigorra eta 2.000 euroko isuna jarri zizkieten.
2024/09/20 “Mozal Legea” baliatuta, 2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri iazko greba feministagatik.
2024/09/23 Bilboko Udaltzaingoak etxegabetze batean protesta egiten ari zirenen kontra jo eta pertsona bat atxilotu zuen.
2024/09/28 Hiru urteko espetxe-zigorra eskatzen dute Indar Gorriko lau kiderentzat Espaina-AEBak partidan protesta egiteagatik.
2024/09/30 Gasteizeko Udaltzaingoak Taser pistolak izango ditu. Nafarroako Foruzaingoa ere lortzeko prozezuan dago.