2024-04-19

Asier Guridi euskal exiliatu politikoa gose greban

Tinkok bere elkartasuna adierazi nahi dio Asier Guridi ZaloƱa errefuxiatu politikoari burutzen ari den gose grebaren aurrean. Era berean, bere semearen eskubide guztiak bermatuak izateko beharrezkoak diren tramite guztiak egiteko oztoporik jar ez diezaioten galdegiten dugu.

Asier Guridi preso egon zen 5 urtez, eta gaur Venezuelan dago errefuxiatuta.1992ko abenduaren 15ean atxilotu zuen Espainiako Guardia Zibilak, eta bost egun luzez tortura basatiak aplikatu zizkion, besteak beste bainera (eskuak loturik izanda burua urez beteriko baineran sartu asfixia eraginez), poltsa (plastiko batez burua gogorki estaliz arnasa eragotzi) eta elektrodoak gorputzaren atal ezberdinetan.

Torturak, borrokaren zilegitasuna frogatzeaz gain, gure etsaien benetako aurpegi kriminala erakusten du. Horregatik, hain zuzen ere, jarraituko dugu errepresaliatu politikoentzako amnistia osoa aldarrikatzen.